XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikelek Menu Nagusia dauka bere aurrean eta lana hasteko 1. SARTU EDO EDITATU aukeratu du, kurtsoreak erabiliz.

Hau da testu bat idazteko hartu behar den aukera.

Testu bat idazteko, Menu Nagusian, 1. SARTU EDO EDITATU aukera hartu behar da.

1. SARTU EDO EDITATU aukeratzen dugunean, zer egiten du ordenadoreak?

Orri zuri baten antza duen pantaila agertarazten du, kurtsore batekin.

Guk sakatzen ditugun teklak pantailan isladatuko dira, idatzitako orri baten antzera.

Guk sakatutako letra, kurtsorea dagoen tokian agertuko da pantailan.

Teklatua lantzen

Ordenadorearen teklatuak, idazmakinarenaren antza du.

Letrak sakatu, eta ordenadorearen pantailan agertzen dira.

Baina, zein posiziotan agertuko da guk sakatutako letra?

Guk sakatutako letra non kokatuko den jakiteko, pantailan aldizkako seinale bat agertzen da, = formarekin.

Seinale horri kurtsore deitzen zaio.

Kurtsorea dagoen tokian agertuko da letra.

Baina letrak aparte teklatuak baditu beste zenbait tekla ere.

Hona hemen taula batean labur emanda, ordenadorearen tekla erabilienak: